BASERRIKO ANIMALIAK LANTZEN

12.01.2021

Proiektu honekin hasteko, haurrei animaliei buruzko ipuinak, liburuak.. ekartzeko esan genien, hauekin proiektu bat egingo genuelako. Esan eta egin!

Egun hauetan zehar haurrak materiala ekartzen egon dira eta hauetariko bat aukeratzeko bozkakaeta egin dugu. 3 aukera zeuden, alde batetik dinosaurioak, bestetik baserriko animaliak eta azkenik oihaneko animaliak.

Azkenik boto gehien eduki dituenak baserriko animaliak izan dira, beraz hauek landuko ditugu.


EKARRITAKO MATERIALEN ARGAZKIAK

Haurrei animaliei buruzlko ipuinak, panpinak... ekartzeko esan genien eta pixkanaka-pixkanaka txoko polit bat sortu genuen ekarritako material desberdinekin. Haurrek hauek erabiltzeko aukera zeukaten, baina erabili aurretik bere jabeari baimena eskatu behar zioten.



MURALA EGITEN

Behin baserriko animalien proiektua egingo genuela ziurtatu genuenean mural bat egitea proposatu genuen. Bertan, baserri bat egin genuen eta pixkanaka tenperekin margotu genuen, ondoren guk margotu eta moztutako animaliak itsatsi genituen. Zein polita den gure murala!



MURALEKO ANIMALIAK MARGOTZEN

Muralean apaingarriak itsatsi aurretik hauek margoyu eta mozten egon ginen.


KARETAK EGITEN

Inauteriak iristear zeuden eta haurrei ideia bat bururatu zitzaien , kareta desberdinak margotu nahi zituzten genituen etxera eramateko. Ideia oso ona iruditu zitzaigun eta haur bakoitzari kareta bat aukeratzeko esan genien eta egun horietan hau margotzen egon ziren. Azkenik, guk gomak jarri eta denek karetak prest zituztenean etxera jarrita eraman zituzten. 



GELAN LANDUTAKO BIDEO ETA ABESTIAK


Baserriko eta beste animaliei buruzko abestiak eta egiten zituzten soinuak ere ikasi genituen, hauek dira gure gustukoak.


Baserriko animaliak

Egilea: Irene Mateos


Udaberria heldu da eta gure animaliak dantzan hasi dira! 

Ha llegado la primavera y nuestros animales han empezado a bailar! 

IZENA EMAN Kantu Kolore kanalean: https://bit.ly/3ae09c3 

IZENA EMAN Ene Kantaken kanalean igotzen ditugun bideo guztien berri izateko. 

Elkarbanatu lagunekin eta ongi pasa!. 

SAKATU HEMEN: https://www.youtube.com/user/Enekanta...​

ASTOA IA IA


BASERRIKO ANIMALIAK


IZENA EMAN Ene Kantaken kanalean igotzen ditugun bideo guztien berri izateko. 

Elkarbanatu lagunekin eta ongi pasa!. 

SAKATU HEMEN: https://www.youtube.com/user/Enekanta... 

Decoración del hogar © Todos los derechos reservados 2021
Creado con Webnode
¡Crea tu página web gratis! Esta página web fue creada con Webnode. Crea tu propia web gratis hoy mismo! Comenzar